resonancia magnética nuclear
- 1. Fis.
- sin. RMN
Eremu magnetiko baten eraginpean zero balioko spina ez duten atomo-nukleoek egindako erradiazio-xurgapena. Nukleoek iman gisa jokatzen dute, eta eremu magnetikoan energia-maila desberdineko egoeretan orientatzen dira; egoera horien arteko energia da, hain zuzen, xurgatzen dena. Analisi kimikoan (molekulen egitura aztertzeko) eta medikuntzan (diagnosian, gorputz barneko irudiak lortzeko) erabiltzen da.